Itxi

Goialdeko borraska

Larrialdietarako lehen funtsak aktibatu eta errepideetako konponketa lanak hasi ditu Garraio Ministerioak

EITB MEDIA

Leer en Castellano

24,8 milioi euro bideratu dituzte, besteak beste, A-7ko zubibidea berreraikitzeko, eta bertan behin-behineko saihesbide bat ezartzeko. Diru horrekin baita, N-322 eta N-330 errepideak konponduko dituzte.

Konponketa lanak hasi dituzte errepideetan. Argazkia: Espainiako Garraio Ministerioa

Larrialdi egoerari erantzunez, Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako Ministerioak 24,8 milioi euro bideratu ditu goi-geruzetako depresio isolatuak Valentziako eta Cuencako errepideetan (A-7, N-330 eta N-322) eragindako kalteak konpontzeko. Hasiera bateko aurrekontua Estatuko Errepide Sarean bereziki garrantzitsuak diren errepide horiek konpontzeko baliatuko dute.

Zehazki, premiaz, 12,6 milioi euro bideratu dituzte A-7ko biaduktua berreraikitzeko, eta han, autobidearen parean, hiru erreidun behin-behineko saihesbide bat eraikitzeko. Dagoeneko hasi dituzte lan horiek.

Gainerako 12,2 milioiak N-322 eta N-330 errepideak konpontzeko erabiliko dituzte, Valentzia eta Cuenca zeharkatzen dituzten zenbait zatitan. 

Bestalde, V-31 errepidean, Alacanterako noranzkoan, arazorik gabe dabiltza dagoeneko ibilgailuak. Dena dela, joan-etorriak saihestea aholkatu dute, larrialdi eta erreskate zerbitzuen lana errazte aldera.

Bukatzeko, Cuenca eta Valentzia arteko A-3ko zatia larrialdi zerbitzuetako langileentzat soilik dago zabalik. Bertan pilatutako materiala eta ibilgailuak bidetik kentzen dabiltza oraindik.

Albisteak (1)