GOIALDEKO BORRASKA
Sendagiria jaso dute Valentzian karbono monoxidoz intoxikatzeagatik ospitaleratutako sei pertsonek
EITB MEDIA
Horietako bi larri zeuden. Dirudienez, boluntarioak garbiketa lanak egiten ari ziren garajeko motor baten hustubideko ponpa gaizki erretzeak eragin du ezbeharra.
Hemeretzi boluntario karbono monoxidoz intoxikatu dira Valentziako Chiva herrian, horietako bi larri, garaje batean garbiketa lanak egiten ari zirela. Igande goizerako, baina, ospitalean jarraitzen zuten sei lagunek sendagiria jasoa zuten.
Ezbeharra larunbat honetako 14:30 aldera izan da, boluntario talde bat Ramon y Cajal etorbideko garajea garbitzen zegoela. Dirudienez, garajean motor baten hustubideko ponpa gaizki erretzeak eragin du intoxikazioa.
Kaltetuetako batzuk Chivako osasun zentroan artatu behar izan dituzte.
Guztira 19 pertsona artatu dituzte: horietako bat Manisesko ospitalera eraman dute egonkor, konbultsio-krisia bat izan ostean; beste zazpi pertsona Larrialdietako Arreta Mugikorrean eraman dituzte ospitale berera; beste bi oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzietan, eta pertsona bat Larrialdietako Unitate Militarreko unitate batean. Gainerakoak beren kabuz joan dira erietxera.