Bizkaia
Arrigorriagako Padura klubak salatu du Deustuko ultrek euren jarraitzaile bat jipoitu zutela
eitb media
Bi taldeen arteko partidaren ostean izan zen erasoa, eta jarraitzailea ospitalera eraman zuten. Gainera, ez omen da gertatzen den lehenengo aldia.
Arrigorriagako Padura futbol taldeak salatu du atzo Deustuko futbol taldearen aurka jokatu zuten partiduaren ostean Bilboko taldearen zale ultra batzuk Arrigorriagako jarraitzaile bat jipoitu zutela.
Padura klubak ohar baten bidez azaldu duenez, jarraitzailea ospitalean artatu behar izan zuten eragin zizkioten lesioengatik.
Gainera, dio, gertakari horiek ez direla Deustuko zale ultrekin gertatzen diren lehen aldia.
Salaketa jarri dute Ertzaintzaren aurrean, lesio delitua leporatuta.