Itxi

GOIALDEKO BORRASKA

Denboraleak kaltetutako ibilgailueen jabeak kalte-ordainak jasotzen hasiko dira gaurtik

AGENCIAS | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Atzoko 08:00ak arte, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak 72.125 eskari jaso zituen. Horietatik, 44.203 denboraleak kaltetutako ibilgailuekin lotutakoak ziren.

Paiporta, atzo. Argazkia: EFE

Gaur hasi zaizkie Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa —Espainiako Gobernuaren Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren menpeko erakundea da— joan den astean Valentzia astindu zuen Goi-geruzetako Depresio Isolatuak (GOIDI) kaltetutako ibilgailuen jabeei kalte-ordainak ematen. Ibilgailuaren tasazio-balioa baino % 20 gehiago jaso dute kalte-ordainetan.

"Bihartik aurrera (gaur), hasiko da Aseguruen Partzuergoa indemnizazioak bideratzen", esan zuen atzo Pedro Sanchez Espainiako presidenteak, denboraleak kaltetutakoentzat onartu dituzten laguntzak jakinarazteko egindako agerraldian. 10.600 milioi euroko lehen laguntza sorta onartu du Espainiako Gobernuak.

Atzoko 08:00ak arte, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak 72.125 eskari jaso zituen. Horietatik, 44.203 denboraleak kaltetutako ibilgailuekin lotutakoak ziren; 21.405 eskarik etxebizitzekin dute zerikusia; eta 4.635ek, komertzioekin eta biltegiekin. 

Partzuergoaren 495 peritu ari dira goialdeko depresioak eragindako kalteak ikuskatzen. Erakunde horrek ematen duen kalte-ordaina jasotzeko ezinbesteko baldintza da aseguru-poliza ordainduta eta indarrean izatea