Goialdeko depresioa
Denboraleak 222 hildako eta 36.803 erreskatatu eragin ditu, Espainiako Gobernuaren azken zenbaketaren arabera
AGENTZIA | EITB MEDIA
Azken bi gorpuak larunbatean aurkitu dituzte Valentzian. Guztira, 214 hildako izan dira Valentzian, zazpi Gaztela-Mantxan eta bat Andaluzian. Azken 24 orduetan beste 82 herritar erreskatatu dituzte.
Goialdeko depresioaren ondorioz 222 dira dagoeneko hildakoak, Espainiako Gobernuak igande honetan jakitera eman duenez. Azken bi gorpu larunbat honetan aurkitu dituzte Valentzian. Guztira, 214 hildako izan dira Valentzian, zazpi Gaztela-Mantxan eta bat Andaluzian.
Bestalde, 36.803 herritar erreskatatu dituzte, 82 azken 24 orduetan, Espainiako Gobernuaren azken zenbaketaren arabera.
Momentuz, 222 autopsia egin dira guztira, horietatik hiru larunbat honetan. Hildako horietatik zortzi ez ziren hil goialdeko depresioarekin lotutako arrazoiengatik. 195 gorpu identifikatu dituzte dagoeneko, eta horietako 140 euren familiei eman dizkiete jada.
Bestalde, 343 pertsona atxilotu dituzte, horietako 33 azken 24 orduetan.