Itxi

Migrazioa

Inoizko migrante gehien iritsi dira Balearretara astebetean: 840 lagun, 50 ontzitan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Asteazkenean soilik, 24 ontzi eta 409 pertsona heldu ziren, gehienak magrebtarrak, Guardia Zibilak jakinarazi zuenez.

Itsas Salbamenduaren ontzi bat.

Aste honetan erkidegoan jasotako migratzaile kopuruaren berri eman du Balearretako Gobernuaren Ordezkaritzak, sei egunean 840 migratzaile iritsi baitira 50 ontzitan, inoizkorik gehien.

Asteazkenean soilik, 24 ontzi eta 409 pertsona heldu ziren, gehienak magrebtarrak, Guardia Zibilak jakinarazi zuenez.

Asteartean ere, "gelditu gabe" ibili ziren Itsas Salbamenduko langileak eta Guardia Zibila, 14 ontzi heldu baitziren, 218 migratzailerekin. Larunbatean zehar, 6 patera iritsi ziren, 99 lagunekin, eta astelehenean, berriz, 2 ontzi, 27 lagunekin: bata Formenterara eta bestea Cabrerara.

Horrela, Balearretako Gobernuko bozeramaile Antoni Costak Espainiari galdegin dio alda dezala politika migratzailea, Aljeriatik iristen zaizkien migratzaileen kopurua "hainbestekoa izan ez dadin".

Aurten 4.675 migratzaile heldu dira 278 ontzitan, EFE albiste-agentziak jakinarazi duenez.