Gipuzkoa
Zumaia eta Getaria arteko uretan aurkitutako gorpua 91 urteko gizon zumaiar batena da
Agentziak | EITB Media
Ostegunean desagertu zen, hilotza topatu baino egun bat lehenago.
Ostiralean Zumaia eta Getaria arteko uretan aurkitutako gorpua bezperan desagertutako 91 urteko gizon batena da, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.
Hilotza herritar batek ikusi zuen atzo arratsaldean, eta Guardia Zibilaren itsas zerbitzuak atera zuen uretatik, Gipuzkoako Gurutze Gorriaren laguntzarekin.
Getariako portura eraman zuten gorpua, eta Polizia Judizialak hartu zuen ikerketaren ardura.
Guardia Zibilak gaur baieztatu du gorpua Zumaiako 91 herritar batena dela, eta ostegunetik zegoela desagertuta.