Itxi

Bizkaia

Iturriko urik ez edateko gomendatu dute Erandion, Zamudion eta Loiun, tuberia bat hautsi ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Aurreikusi dutenaren arabera, laster konponduko dute matxura, baina oraingoz iturriko urik ez edateko aholkatu diete bizilagunei.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Erandioko, Zamudioko eta Loiuko bizilagunei gomendatu die ez dezatela iturriko urik edan, sare nagusiko tuberia baten matxura konpondu arte.

Tuberia hautsi ostean, ura uhertuta atera da iturritik. Hori dela eta, bestelakorik esan arte, urik ez edateko aholkatu diete.

Aurreikusi dutenaren arabera, laster konponduko dute matxura.

Bideoak (1)