Itxi

GASTRONOMia

Idiazabal jatorri izendapeneko 24 gazta, munduko onenen artean

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Urrezko sei domina, zilarrezko sei eta brontzezko hamabi jaso dituzte World Cheese Awards sarietan. La Leze izan da loriatsuena, urrezko hiru eta zilarrezko bat jaso baititu.

Idiazabal gazta. Argazkia: EITB

Idiazabal jatorri izendapeneko 24 gazta saritu dituzte World Cheese Awards sarietan, munduko lehiaketa garrantzitsuenetako batean, Viseun (Portugal).

Guztira 14 gaztandegiko 24 gaztak jaso dituzte sariak: urrezko sei domina, zilarrezko sei eta brontzezko hamabi.

Nazioarteko dastatzaileek osatutako epaimahaiak aukeratu dituzte gazta onenak, aurkeztutako 4.000ren artean.

Sariak:

GAROA (urrezko bat eta brontzezko bat)

JULEN KARASATORRE (urrezko bat eta brontzezko bat)

LA LEZE (urrezko hiru eta zilarrezko bat)

PATXI LOPEZ DE URALDE (urrezko bat eta zilarrezko bat)

ANGEL LINZOAIN (zilarrezko bat eta brontzezko bi)

BAZTARRIKA (zilarrezko bat)

OIHAN TXIKI (zilarrezko bat)

QUESERÍA VALLE DE BAZTAN (zilarrezko bat)

BENGOTXEA (brontzezko bat)

BURUAGA ARDITEGIA (brontzezko bi)

GOINE BERRIA (brontzezko bat)

JOSE INAZIO UGARTEMENDIA (brontzezko bi)

QUESOS LA VASCO NAVARRA (brontzezko bat)

SC LOPERENA (brontzezko bat)