Itxi

EHU-ko hauteskundeak

Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxea, aurrez aurre, asteartean, hauteskunde eztabaidan

EITB Media

Leer en Castellano

EHUko errektoretzara aurkezten diren bi hautagaiek euren ideiak eta, besteak beste, formazioari, azpiegiturei eta ikasleen partehartzeari buruz dituzten iritziak defendatuko dituzte Ikasle Kontseiluak antolatutako eztabaidan.

Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxea, errektoretzarako hautagaiak. Argazkia: EHU

Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxea, EHUko errektoretzara bere burua aurkeztu duten bi hautagaiak, aurrez aurre izango dira astearte eguerdian unibertsitate publikoko Leioako campuseko Areto Nagusian egingo den hauteskunde eztabaidan. EHUko Ikasleen Kontseiluak antolatutako eztabaida izango da eta bertako presidente Iñigo Ugedok gidatuko du.

Bi hautagaiek hainbat gairen inguruan dituzten iritziak azalduko dituzte. Hala nola gobernantza, formazioa eta kalitatea, azpiegiturak eta baliabideak, eta ikasleen parte-hartzea izango dituzte hizpide. Ikasleek ere galderak eginez parte hartu ahal izango dute. Horretarako, bi bide dituzte: Ikasleen Kontseiluaren webgunea eta WhatsApp aplikazioa.

EHUko hauteskunde kanpainan murgilduta daude Ferreira, gaur egungo errektorea, eta Bengoetxea, eta baita haien lantaldeak ere. Hauteskundeak azaroaren 26an egingo dira.