Bizkaia
Barakaldo erdiguneko bizilagunek ur hornidura berreskuratu dute, hainbat orduz etenda egon ostean
Agentziak | EITB Media
Tutu bat lehertu da bart Askatasun Etorbidean. Urak erdiguneko kale horretako zati bat hartu du, eta inguruko beste kale batzuk ur hornidura barik geratu dira.
Hodi bat lehertu da bart Barakaldoko (Bizkaia) Askatasun Etorbidean, eta ondorioz, ur hornidura etenda egon da udalerriaren erdiguneko hainbat kaletan, Barakaldoko Udalak jakinarazi duenez. Dena dela, goizean konpontzea lortu dutela zehaztu dute Udaletik.
Askatasun Etorbidearen zati bat urak hartuta geratu da, matxura dela eta. Gauean zehar hornidura etenda egon da hainbat tokitan, besteak beste ,Askatasun Etorbidean bertan eta Autonomia, Francisco Gomez, Enkarterriak eta Batzar Nagusiak kaleetan eta Euskaltzaindia plazan.
Askatasunaren Etorbidean izandako leherketa baten ondorioz, inguruko zenbait atarik ur-hornidurako arazoak izan ditzakete.
— infobarakaldo (@infobarakaldo) November 21, 2024
Balizko ur-mozketak Askatasunaren Etorbidea, Autonomia, Francisco Gómez, Enkarterri, Euskaltzaindia eta Batzar Nagusiak kaleetan izan daitezke.
+info: pic.twitter.com/siIi5ucfTE
Udal langileak beharrean izan dira gauean matxura guztiz konpondu duten arte.
Estando en base realizando labores de oficina nos informan de una tubería reventada en avda libertad.
— P. C. Barakaldo (@BarakaldoPcivil) November 21, 2024
Acudimos al lugar, aseguramos la zona cortando la calle y colaboramos con las brigadas limpiando la calle de barro y piedras para abrirla al tráfico.
En breve reparan la fuga. pic.twitter.com/Rj1iNi9WN3