Itxi

Abiadura Handiko Trena

Barcinak dio Nafarroak AHT eraikitzen jarraitu beharra duela

Erredakzioa

Presidentea ziur dago Espainiak dagokion dirua itzuliko diola Nafarroari, izan ere, "noiz ez digu Espainiako Gobernuak adostutako dirua itzuli?".

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: EITB

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak esan du Nafarroak "ezin" dituela Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanak gelditu, izan ere, ziur dago Espainiako Gobernuak dagokion dirua itzuliko duela.

Barcinak Euskal Autonomia Erkidegoko lanak jarri ditu adibide gisa, "azkar" ari direlako eraikitzen. Hori dela eta, Nafarroak "ezin" duela atzean gelditu azpimarratu du.

Barcinak Parlamentuan egin ditu adierazpenok, Manu Ayer Nafarroa Baiko parlamentariak egindako galdera bati erantzute aldera.

AHTri dagokionez, Barcinak "ziur" esan du Espainiako Gobernuak itzuli egingo diela AHT eraikitzeko Nafarroa egiten ari den inbertsioak, izan ere, "noiz ez digu Espainiako Gobernuak adostutako dirua itzuli?".

Albisteak (2)