Itxi

NAFARROA

Bi atxilotu eta zauritu larri bat, Iruñean izandako borroka jendetsu baten ostean

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Gazte bat Nafarroako Unibertsitate ospitalera eraman dute, buruan zauri larriak zituelako.

Iruñeko Udaltzaingoak eta Foruzaingoa gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte asteburuan Nafarroako hiriburuan, Takonera parkean bi talderen artean izandako borroka jendetsu batean gazte batek buruan zauri larriak jasan ostean.

Larri zauritutako gaztea Nafarroako Unibertsitate ospitalera eraman dute, buruan zauri larriak zituelako.

Bien bitartean, Foruzaingoak gertaturikoa ikertzen jarraitzen du borrokan parte hartu zuten pertsona gehiago identifikatu ahal izateko.

Bestalde, Foruzaingoak lau pertsona atxilotu ditu asteburuan, duela gutxi Atarrabiako festetan makilekin eta labanekin gertatutako borroka batekin zerikusia dutelakoan.