Harrapaketa
Emakume bat larri zauritu da Iruñean, txirrindulari batek harrapatuta
EITB Media
Ezbeharra atzo gertatu zen San Kristobal kalean, Txantrea auzoan. Espaloian zebiltzan ziklista batek harrapatu zuen 60 urteko emakumea, eta zauri larriak eragin zizkion.
60 urteko emakume bat larri zaurituta dago Iruñean txirrindulari batek harrapatuta, Iruñeko Udaltzaingoak sare sozialetan jakinarazi duenez.
Harrapaketa atzo, astelehenarekin, jazo zen San Kristobal kalean, Txantrea auzoan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, espaloian zebiltzan ziklista batek bete-betean harrapatu zuen andrazkoa.
Ez zen atzo Iruñean gertatutako harrapaketa bakarra izan. Izan ere, Udaltzaingoak Altzulza Kontzejuaren kalean gertatutako ezbehar baten baten berri eman du. Kasu horretan, 58 urteko emakumezko bat zauritu zen, auto baten atzean zihoala harrapatuta.