INDARKERIA MATXISTA
Agurainen bikotekideari sexu-erasoa egitea leporatuta atxilotutako 19 urteko gizona, espetxera
EITB MEDIA
Gizonak emakumearekiko urruntze agindua zuen. Biktima osasun zentro batean artatu behar izan zuten. Atxilotua lehenago ere ikertu zuten, bikotekideari tratu txarrak emateagatik.
Ertzaintzak 19 urteko gizon bat atxilotu zuen asteartean Agurainen (Araba), bikotekideari sexu-erasoa egitea eta lesioak eragitea leporatuta. Epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri dio arratsaldean.
Gizonak emakumearekiko urruntze agindua zuen. Biktima osasun zentro batean artatu behar izan zuten.
Erasoa astearte goizaldean gertatu zen Arabako Lautadako udalerrian, Ertzaintzaren aurrean aurkeztutako salaketaren arabera.
Astearte goizean bertan, Ertzaintzak ustezko erasotzailea aurkitu eta atxilotu zuen Agurainen.
Atxilotua lehenago ere ikertu zuten, bikotekideari tratu txarrak emateagatik. Ertzaintzak izapideak amaitu ostean, atxilotua goizean eraman dute epailearen aurrera.