GERTAKARIA
16 urteko lizarratar bat ikerketapean, baimenik gabe gidatu eta kokainan eta marihuanan positibo emateagatik
EITB MEDIA
Foruzainek ibilgailu bat gidatzen atzeman zuten 16 urteko gaztea asteazken goizaldean, 04:00ak aldera.
Foruzaingoa Lizarrako 16 urteko gazte bat ikertzen ari da, baimenik gabe ibilgailu bat gidatzeagatik eta drogak atzemateko testean positibo emateagatik.
Poliziak azaldu duenez, asteazken goizaldean, 04:00ak aldera, Lizarrako polizia-etxeko patruila bat biztanle gutxiko landa-eremu batean lanean ari zela, ibilgailu batek susmoak piztu zizkien.
Gazteari gelditzeko esan ondotik egiaztatu zuten gazteak ez zuela ibilgailua gidatzeko baimenik, eta, gainera, positibo eman zuen bi drogatan: kokaina eta marihuana. Bide segurtasunaren aurkako delitu batengatik ikertzen ari dira.