TRAFIKO ISTRIPUA
Motor-gidari bat hil da Erandion, Enekuriko jaitsieran, bidetik aterata
EITB MEDIA
22:00en aurretik izan da ezbeharra Bizkaia 604 errepidean, Asuarako noranzkoan. Gidaria lekuan bertan hil da.
59 urteko motor-gidari bat hil da larunbat gauean Bi-604 errepidean, Erandion, Enekuriko jaitsieran izan duen istripuan.
22:00en aurretik, motorra bidetik irten da eta ezbeharraren ondorioz, lekuan bertan hil da gidaria, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua dela eta, Ertzaintzak bi errei itxi ditu eta hirugarren bat irekita utzi du ibilgailuen joan etorrirako.
Ikerketa zabalik da gertatu denaren nondik norakoak argitzeko.