Itxi

ZOZKETAK ETA LOTERIA

Andoaindar batek ia 3 milioi euro irabazi ditu Bonolotoarekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lehen kategoriako asmatzaile bakarra egon da (6 zenbaki). Txartel hori Andoainen zigilatu zuten eta jabeak 2.948.239 euroko saria lortu du, zehazki.

Andoainen (Gipuzkoa) kokatutako loteria-administrazio batean zigilatutako txartel batek ia 3 milioi euroko saria eskuratu du larunbat honetan egindako zozketan.

Lehen kategoriako asmatzaile bakarra egon da (6 zenbaki). Txartel hori Andoainen zigilatu zuten eta jabeak 2.948.239 euroko saria lortu du, zehazki.

Konbinazio irabazlea hau izan da: 07 33 17 06 08 35; osagarria: 4 eta itzulketa: 7.

Sari handiena ez bada, Bonolotoak Euskal Herrian utzi duen handienetakoa da gaurkoa. Iaz asmatzaile batek milioi bat euro baino gehixeago eraman zituen Bilbon.