Itxi

Artxandako tunelak

Artxandako tuneletako lanen ondorioz, astelehenetik Ugasko-La Salve tunela itxita egongo da lau hilabetez

EITB Media

Leer en Castellano

Azpiegituraren segurtasuna indartzeko eta argiztapena hobetzeko lanak egingo dituzte, egungoaren ordez LEDa jarriz. Gainera, drainatze-sistema berria jarriko da, errepideetako urek inguruko ibai-arroetan duten inpaktua murrizteko.

Túneles de Artxanda. Foto: Interbiak.

Bizkaiko Foru Aldundiak astelehen honetan hasiko ditu Bilbo eta Txorierri lotzen dituzten Artxandako tunelak konpontzeko eta modernizatzeko lanak eta, hori dela eta, lanek iraun bitartean, Ugasko eta Salbeko Zubiaren arteko bide-zatia itxita egongo da, lau hilabetez hain zuzen ere, apirilera arte.

Foru erakundeak jakitera eman duenez, lehen fase honetan, tarte hori egokitzeko inbertsioa 4,4 milioi eurokoa da.

Fase hori amaitutakoan ekingo diote beste bi tunelak berritzeari eta, guztira, 20 milioi euro inguruko inbertsioa egingo da.

Azpiegituraren segurtasuna indartzeko eta argiztapena hobetzeko lanak egingo dituzte, egungoaren ordez LEDa jarriz. Gainera, drainatze-sistema berria jarriko da, errepideetako urek inguruko ibai-arroetan duten inpaktua murrizteko.

Foru Aldundiak gogorarazi du Artxandako tunelak, 2002tik martxan daudenak, azpiegitura estrategikoak direla Bizkaiko hiriburuaren inguruan mugitzeko, eta Bilbo Txorierrirekin, aireportuarekin eta Bizkaiko parke teknologikoarekin lotzen dutela. Hiru tunel horietatik egunean batez beste 30.000 ibilgailu igarotzen dira.