Itxi

INDARKERIA MATXISTA

Pasaiako hilketa matxistaren ustezko egilea hurrengo orduetan igaroko da epailearen aurrera

EITB MEDIA

Leer en Castellano

53 urteko gizon matxista larunbatean atxilotu zuten, bikotekide ohia hil eta gutxira. Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarretaratzea egingo du eguerdian, hilketa salatzeko eta biktimaren gertukoei babesa adierazteko.

Hilketa izan zen tokia zaintzen aritu ziren Ertzainak arratsalde osoa. Argazkia: EFE

Pasaian (Gipuzkoa) bikotekide ohia ustez hil zuen gizon matxistak Ertzaintzaren esku jarraitzen du, eta hurrengo orduetan eramango dute epailearen aurrera

Larunbat arratsaldean, 16:00 aldera, gertatu zen hilketa matxista Pasaiako Eskalantegi kaleko etxebizitza batean. 53 urteko gizonak 45 urteko emakumea hil zuen, tiroz.

Hilketa burutu ondoren, ihes egin zuen ibilgailu gorri batean eta handik gutxira, 16:30 aldera, Villabonako Udaltzaingoaren egoitzan aurkeztu zen. Bere burua entregatu zuenerako, Ertzaintzak bazuen gertaeraren berri eta atxilotu egin zuen. Ikerketarekin jarraitzen du Polizia autonomikoak.

Ingurumari horretan, eta Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurrean Erantzun Publikoa emateko Gipuzkoako protokoloari jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezohiko batzarra egingo du (11:45ean). Ondoren, elkarretaratzea egingo dute foru jauregiaren aurrean. 

Biktimak bikotekidea salatu zuen 2020an

Gaur jakin denez, Ana Leonor izeneko emakumeak salaketa jarri zuen bere garaian gizonaren kontra, genero indarkeriagatik. 

Segurtasun Sailak zehaztu duenez, "aspaldikoa" zen salaketa. Zehazki, duela lau urte jarri zuen salaketa, 2020an, eta 2022an artxibatu egin zuten kasua.

Bekoz Beko herriko elkarte feministan ere laguntza eskatu zuen.

Elkarretaratzea Pasaian, hilketa gaitzesteko

Hain justu, ehunka herritarrek bat egin zuten atzo eguerdian Biteri plazan, Mugimendu Feministak deituta eta Udalaren babesarekin egin zen elkarretaratzean. Elkarrekin izan ziren erakundeetako ordezkariak, mugimendu feministako kideak eta 300 bat herritar, saminak bat eginda. Urteak ziren biktima Pasaian bizi zela.

Herrira iritsi zenean harrera egin zion elkarteko kideek hitz egin zuten atzo Pasaian egindako elkarretaratzean. Euren ustez, "sistema berandu iritsi da, eta gizarte gisa huts egin dugu". Pasaiako Bilgune Feministako kideek elkartasuna adierazi zioten emakumearen "familiari, lagunei, maite zutenei". 

Erakundeen ordezkari gisa, Pasaian izan ziren Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria eta Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia. 

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)