Trafikoa
Bukatu dira goizean AP-8an, Biriatun, sortu diren auto ilara luzeak
EITB MEDIA
Autobideko puntu horretan izan diren trafiko arazoek eragina izan dute GI-636 errepidean ere.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak 510.000 joan-etorri aurreikusi ditu asteburu luze honetarako. Goizean, AP-8an, Biriatun izan dira trafiko arazo larrienak. Baionarako noranzkoan, 7 kilometro inguruko auto ilarak sortu dira 10:00ak aldera, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Ilara luze horiek eragina izan dute GI-636 errepidean ere, baina 14:00etarako bere onera itzuli da zirkulazioa.