Itxi

GIPUZKOA

Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu ikasle atzerritarrei etxebizitzen iragarkiekin iruzur egitea leporatuta

eitb media

Leer en Castellano

Bi gizon eta bi emakume atxilotu dituzte Gipuzkoan. Iragarki faltsuen bitartez 500 euroko seinalea eskatzen zieten biktimei.

Ertzaintzak bi gizon eta bi emakume atxilotu ditu Gipuzkoan, etxebizitzak iragartzeko webgune baten bitartez unibertsitateko ikasle atzerritarrei iruzur egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Guztira 18 salaketa jaso zituzten, 14 Ertzaintzak eta 4 Donostiako Udaltzaingoak, eta hari horri tiraka ohartu ziren sare bat zegoela Gipuzkoan bereziki ikasle atzerritarrei iruzur egiten ziena iragarki faltsuen bitartez.

500 euro inguruko atariko ordainketak eskatzen zizkieten etxe baten alokairuaren truke, baina ez zegoen etxebizitzarik.

Atxiloketak Errenterian eta Donostian egin dituzte, eta ikerketak zabalik jarraitzen du, atxiloketetan egindako interbentzio eta miaketetan konfiskatutako material informatikoaren analisiaren zain.