Itxi

EPAIA

3 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote Santi Coca hil zuen gizonari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Epaimahaiak erruduntzat jo ondoren, zuhurtziagabekeria larriaren ondoriozko giza hilketaren delitua egotzi dio magistratu presidenteak, eta, kartzela zigorraz gain, 7.200 euroko isuna ezarri dio.

El acusado en la Audiencia de Gipuzkoa, en el primer día del juicio. Foto: EFE

Hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote Santi Coca adingabearen heriotzagatik akusatutako gazteari, eta 7.200 euroko isuna ordaindu beharko du, EFEk astelehen honetan jaso duen epaiaren arabera. Gaztea Frantzian egon zen ihes eginda, Gipuzkoako Auzitegian epaitu aurretik.

Gertatutakoa epaitzeko ardura duen epaimahaiak azaroaren 19an auzipetua erruduntzat jo zuen, eta, horrenbestez, magistratu presidenteak zuhurtziagabekeria astunagatiko homizidio delitu egotzi dio orain, baita Santi Cocaren anaiaren aurka egindako lesio delitu arina ere.

Adingabe donostiarra ospitalean hil zen 2019ko apirilaren 28an, Gipuzkoako hiriburuko diskoteka baten kanpoaldean jipoia jaso eta bi egunera.

Jazoera horrengatik zigortutako bigarren gaztea da; izan ere, urtarrilean, beste gizon bati (gertakarietan ere parte hartu zuen) hiru urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zioten, zuhurtziagabekeriazko giza hilketa delitua egotzita.

Albisteak (2)