Itxi

ISTRIPUA

Tren zerbitzua astearte iluntzera arte izango da etenda Usansolon

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Luizi baten ondorioz, tren bat bidetik atera da eta hiru pertsona artatu behar izan dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskotrenek aurreikusten du astearte iluntzean bukatuko dituela tren zerbitzua berriro martxan jartzeko lanak Usansolon. Bertan luizia izan da 13:00etan, eta, ondorioz, tren bat trenbidetik atera da. Trenen joan-etorria guztiz etenda dago bi noranzkoetan Lemoa eta Usansolo artean, eta bus zerbitzua ematen ari dira tarte horretan.

Istripuaren ondorioz, gainera, hiru pertsona artatu behar izan dituzte, eta horietako bi Galdakao Ospitalera eraman dituzte. Dena dela, ez daude larri.

Luizia 13:00etan gertatu da, trena Usansoloko geltokira iritsi eta gutxira.

Euskotreneko langileak trena kentzeko lanak egiten ari dira une honetan, eta ondoren luiziak mugitutako haitzak eta harriak ere eraman beharko dituzte bertatik. Azkenik, trenbideko matxurak konponduko dituzte.

 

 

 

Bideoak (1)