Itxi

Sutea

Bi pertsona intoxikatu dira kea arnasteagatik, Santurtziko Hijas de la Cruz ikastetxeko kaperak su hartuta

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Sua goizaldeko ordu txikitan hasi da, eta 07:00etarako hartu dute kontrolpean. Eraikina eraisten hasita ziren, etxebizitzak egingo baitituzte orubean. Intoxikatutako pertsonetako bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bi pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik Santurtzin (Bizkaia), Hijas de la Cruz ikastetxeko kaperan sutea piztu baita. Intoxikatutako pertsonetako bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sutea 02:30 aldera piztu da, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Itunpeko ikastetxea Sabino Arana kalean dago, erdigunean, eta eraisten ari ziren, orubean etxebizitzak egiteko proiektua baitago.

Gertakariaren berri izanda, berehala bertaratu dira Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak.

Garrek kalte handiak eragin dituzte kaperan. 07:00etan sua mendean hartzea lortu dute suhiltzaileek.

Bideoak (1)