Itxi

indarkeria matxista

Gizon batek emaztea hil du Cartagenan eta bere burua Poliziaren aurrean aurkeztu du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hilketa indarkeria matxista gisa ari dira ikertzen; izan ere, ustezko egileak urruntze-agindua zuen, baina pasa den abenduaren 6an amaitu zitzaion.

47 urteko gizon bat atxilotu dute astearte honetan Cartagenan (Murtzia), 50 urteko emaztea hil duela polizia-etxean aitortu ondotik, Espainiako Gobernuak Murtzian duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez. Genero-indarkeria gisa ari dira hilketa ikertzen, atxilotuak urruntze-agindua baitzuen, baina abenduaren 6an amaitu zitzaion.

Agenteak eta Familia eta Emakume Unitateko funtzionarioak hilketa gertatu den etxera joan direnean, emakumearen gorpua aurkitu dute.

Iturriak gaineratu duenez, "oraingoz ez da kasuaren inguruko informazio gehiago emango". Hilketa matxista dela baieztatzen bada, 45 dira dagoeneko Espainiako Estatuan bikotekideek edo bikotekide ohiek erail dituzten emakumeak.