Itxi

HILKETA

Google Street Viewk Sorian hartutako irudi bat gizon baten hilketa argitzeko erabakigarria izan da

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Googleren aplikazioak gizon bat harrapatu zuen Soriako Tajueco herrian zaku bat ibilgailuan sartzen, eta, gerora, handik gertu dagoen hilerri batean gizon baten gorpua aurkitu zuten, zatituta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Googleren Street View aplikazioak Sorian gertatutako hilketa bat argitzen lagundu du. Aipaturiko tresnak gizon bati argazkia atera zion, zaku bat ibilgailu gorri batean sartzen zegoela, Tajueco udalerrian (Soria), eta, gerora, irudi hori erabakigarria izan da hilabeteak desagertuta zeramatzan pertsona baten heriotza argitzeko. Atzo, Tajuecotik kilometro gutxira, Andaluz herriko hilerrian gizon baten gorpua aurkitu zuten, zatituta.

Polizia Nazionalak iazko azaroan ikerketa abiatu zuen hildakoaren senide batek desagerpena salatu ondoren. Itxura guztien arabera, Google Street Viewk hartutako argazki horri jarraituz, bertan agertzen den gizona ikertzen hasi ziren, eta, ikerketa horren ondorioz, atzo irudiko gizona eta haren bikotekidea (hildakoaren emaztea) atxilotu zituzten. 

Atxilotuak behin-behinean espetxean sartu dituzte, desagertuta zegoen gizona hiltzea eta zatitzea leporatuta.

Kasuaren arduera duen epaileak sumarioa sekretupean jarri du, eta Espainiako Gobernuak Sorian duen ordezkaritzak iragarri du asteazken honetan prentsaurrekoa egingo duela, ikerketari buruzko xehetasun gehiago emateko.

 

Bideoak (1)