Itxi

Nafarroa

Gidari batek beste ibilgailu baten aurka talka egin du Ribaforadan, eta biek positibo eman dute kokainan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Biak salatu dituzte Bide Segurtasunaren Legearen aurkako arau-hauste oso larriengatik, eta 1.000 euroko zehapena eta gidabaimenean 6 puntu galtzea proposatu dute.

Bi ibilgailuk talka egin dute bart Ribaforadan, horietako batek stop-ean gelditu gabe aurrera egin ostean, eta bi gidariek positibo eman dute kokainan.

Gidarietako bat zauritu da eta Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman behar izan dute, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Istripua ostegunean, 22:18an gertatu zen. Auto batek stop batean gleditu barik aurrera egin zuen eta positibo eman zuen kokainan, anfetaminetan eta metanfetaminetan; aurkako noranzkoan zihoan gidariak ere positibo eman zuen kokainan.

Biak salatu dituzte Bide Segurtasunaren Legearen aurkako arau-hauste oso larriengatik, eta 1.000 euroko zehapena eta gidabaimenean 6 puntu galtzea proposatu dute.