Itxi

Gertaera

Hiru pertsona ospitaleratu dituzte kea arnasteagatik Iruñean

Agentziak | EITB Media

Ostiraleko 17:54an sua piztu zen Aita Barace kaleko etxebizitza bateko egongelan.

Hiru pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte ostiral honetan Iruñean izandako sute batean kea arnastu ostean.

Ostiraleko 17:54an sua piztu zen Aita Barace kaleko etxebizitza bateko egongelan. Sutearen ondorioz, 92 eta 63 urteko bi emakume eta 49 urteko gizon bat ospitaleratu behar izan zituzten, kea arnastu baitzuten. Pronostiko arina dute.

Suhiltzaileek 18:30erako itzali zuten sutea.