Itxi

TRAFIKOA

Zabalik da AP-8 autobidea Irunen, Baionako noranzkoan, kamioi baten istripuagatik itxita egon ondoren

eitb media

Leer en Castellano

Goizeko bostak aldera izan da ezbeharra, eta kamioilaria zaurituta eraman dute ospitalera. Erabat itxita egon da errepidea hainbat orduz, harik eta errepidera isuritako erregaia garbitu eta errei bat zabaldu duten arte.

Istripua izan duen kamioia.

AP-8 autobidea itxita egon da Irunen (Gipuzkoa), Baionako (Lapurdi) noranzkoan, goizeko bostetan kamioi batek izan duen istripuaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 11:30 pasatxo zirenean, errei bat zabaldu dute, eta 15:00etan guztiz zabalik geratu da. 

Oraindik argitzeko dauden arrazoiak direla medio, kamioia irauli egin da, eta gidaria zaurituta eraman dute ospitalera. Erregaia isuri da errepidera, eta berehala hasi dira garbitzen. 

Trafikoa Oiartzungo ordainlekutik bideratu dute, eta Segurtasun Sailak GI-636 errepidea erabiltzeko gomendatu du, baina hor ere auto-ilarak sortu dira.