GABONETAKO LOTERIA
Gabonetako loteriaren sari potoloa (72480) Logroñon saldu da osorik
EITB MEDIA
Erdia Madrilera joan da, Distrito Olimpico saskibaloi taldeak erosi baitzuen zenbaki horren zati bat. Dezimo bakoitzeko 400.000 euro jasoko ditu saridun bakoitzak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
2024ko gabonetako loteriaren sari potoloa 72480 zenbakiari egokitu zaio, eta 400.000 euro emango ditu dezimoko. Logroñon (Errioxa) saldu da osorik, Muro del Carmen kaleko 4. zenbakian dagoen administrazioan.
Sariaren zati bat Madrilera joan da, Distrito Olimpico saskibaloi taldeak 100 serie erosi baitzituen. San Blas-Canillejasko klubean sinetsi ezinda daude gazte, guraso eta entrenatzaileak. Albistearen berri izan orduko, pozez gainezka bildu dira klubaren instalazioetan, eta ez da gutxiagorako, dezimo bakoitzak 400.000 euroko saria baitu.
Saskibaloi klubeko jendea, saria ospatzen. EFE.
Gainerakoa (91 serie) lehiatilan saldu dute, baina aurten sari potoloak ifrentzua du, 193 serietako 88 itzuli baitzituen administrazioak. Azkenean, beraz, 105 serie saldu dituzte, eta 420 mlioi euro banatuko dira horiei esker.