Itxi

Kalejira Bilbon

Olentzero eta Mari Domingi Bilbora iritsiko dira astelehenean, kalez kale poza zabaltzera

EITB Media

Leer en Castellano

18:00etan Moyua Plazan hasiko da Kalejira, eta 20:15ean Arriaga plazan amaituko da. Aurten, berritasun gisa, Argiontziak zabalduko du desfilea "Galtzagorri Nagusia bizi den euskal tradizioaren farolak".

Olentzero eta Mari Domingi, Bilbon. Argazkia: Bilboko Udala.

Olentzero eta Mari Domingi Bilbora itzuliko dira astelehen honetan, abenduaren 23an, urtero bezala Kalejiran parte hartzera. Moyua plazatik abiatuko dira 18:00etan bi protagonistak eta haien lagun guztiak. 

Lehentxeago, Carlton hoteleko balkoira aterako dira Galtzagorriekin batera, han bildutakoak agurtzera. 18:15ean, plazara jaitsi eta bakoitza bere karrozan dela, desfilea hasiko da. Aurten, berritasun gisa, Argiontziak zabalduko du desfilea, "Galtzagorri Nagusia bizi den euskal tradizioaren farolak".

Hain zuzen ere, Galtzagorri Nagusiak eta gainerako galtzagorri guztiek "alaitasunez beteko dute ibilbidea". Ez dira faltako hiru ipurtargi erraldoiak, Gutu dragoia, dantzari eta joaldunak, eta denak Kale Nagusitik barrena eta Nafarroa kalea zeharkatuz, Arriaga plazaraino iritsiko dira. 

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak hartuko dituzte han. Olentzerori Bilboko makila emango diote, eta, ondoren, Gabonetako musikari bandaren txanda izango da. 

Azkenik, 20:00etan, Olentzero eta Mari Domingi Arriaga Antzokiko balkoira aterako dira han bildutakoak agurtzera. Ohi moduan, 'Olentzero' eta 'Horra Mari Domingi', abestiak eskainiko dizkiete herritarrek, eta, aurten, baita 'Argiontziari kanta' ere, lehenengoz.

Albisteak (1)