DONOSTIAKO UDALA
Martuteneko Agustindarren Ikastetxe zaharraren lurzatiari erabilera berri bat emango diote
EITB MEDIA
Ikastetxe berria izango da, eta zuzkidura-bizitoki berriak ere hartuko ditu, Donostiako Udalak ohar batean jakinarazi duenez. Horrela, abandonatutako eraikin izateari utziko dio. Etxerik gabeko pertsonen presentzia ohikoa zen eta auzokideak kexu ziren aspaldian.
Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak astearte honetan onartu du Martuteneko Agustindarren Ikastetxe zaharraren lursaila berrantolatuko duen plan berezia. Bertan ohikoa zen etxerik gabeko pertsonen presentzia, eta plan honekin abandonatutako eraikina izateari utziko dio.
Eusko Jaurlaritzak ikastetxe zaharraren lursaila bi zatitan banatzeko asmoa du. Ikastetxe berria izango da, alde batetik, eta zuzkidura-bizitoki berriak ere hartuko ditu, Donostiako Udalak ohar batean jakinarazi duenez.
Udaletik adierazi dutenez, berrantolaketa berri honen beste helburuetako bat da hiri-ingurune eta -paisaia bat zehaztea, hegoaldetik hirirako sarreran duen presentziara egokitua, eremua, ahal den neurrian, Martutene auzoko hiri-testuinguruan integratzeko gai izango dena eta bi ekipamenduak behar bezala integratzeko gai izango dena.
Gatazka ugari izaten zen okupatutako eraikin horretan, eta segurtasun falta arguadiatuta, urteak zeramatzatan bizilagunek konponbide bat eskatzen.