HARRAPATZEA
76 urteko gizonezko bat hil da Gasteizen, joan den astelehenean ibilgailu batek harrapatuta
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Harrapatzea izan eta ordu batzuk geroago hil zen gizona, ospitalean. Gasteizko Udaltzaingoa harrapaketaren nondik norakoak ikertzen ari da.
Gasteizko Udalak jakitera eman duenez, 76 urteko gizonezko bat hil da Judimendi etorbidean, joan den astelehenean ibilgailu batek harrapatu ostean. Harrapatzea gertatu eta ordu batzuk geroago hil zen, ospitalean.
Udalak ohar batean azaldu duenez, Arabako hiriburuko Udaltzaingoaren atestatu-talde bat heriotza eragin duen istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
Era berean, jakitera eman dutenez, abenduaren 23az geroztik 31 trafiko istripu izan dira hirian, eta bost pertsona zauritu dira.