Itxi

Nazioarteko Eguna

Bularreko minbizia, gaixoen % 80k irabazten duten bataila

Erredakzioa

Urtero 1.200 kasu atzematen dituzte Euskadin. % 1 gizonezkoak dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur bularreko minbiziaren aurkako nazioarteko eguna da, eta hainbat ekitaldi egingo dituzte, gaixotasuna garaiz atzematea ezinbestekoa dela aldarrikatzeko.

Urtero 1.200 kasu atzematen dituzte Euskadin, baina tratamenduen eraginkortasunari esker, % 80 baino gehiago sendatu egiten dira. Kasu batzuetan, tasa % 95era ere iristen da. Bitxikeri gisa, gaixotasuna dutenen % 1 gizonezkoak dira.

Dena dela, datu baikor horiek ezin dute errealitate hau estali: Minbiziaren Aurkako Elkarte Espainiarraren (AECC) esanetan, minbizia duten edo izan duten emakumeen % 25 bakarrik edo informazio gabe sentitu dira.

Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako jarduneko Osasun sailburuaren esanetan, "hobe da bularreko minbizia Euskadin izatea, Espainiako beste edozein tokitan baino gehiago", arlo horretako tratamenduak aurreratuak baitira. "Bataila irabazten ari gara", gaineratu du.

Bularrekoa minbizi arruntena da Espainiako emakumeen artean. Estatuan, 22.000 kasu atzematen dituzte urtero.

EKITALDIAK

AECCk hainbat ekitaldi egingo ditu gaur Bizkaian. 10:30ean, xingola arrosa erraldoi bat jarriko dute Jado plazan, eta gaixotasunari buruzko informazioa emango dute.

Ondoren, zapi arrosak banatuko dituzte, gaixotasuna dutenei elkartasuna adierazteko. Ondoren, giza-xingola bat sortuko dute.

Ondoren, 1.000 puxika arrosa botako dituzte airera.

Bideoak (2)