Halloween festa
Jai-eremuetan izan diren istripu larrienak, azken hamarkadan
Erredakzioa
2000. urtetik, 150 pertsona baino gehiago hil dira diskoteka edo antzeko lekuetan, mundu osoan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Madrilen Halloween festa batean hiru pertsona hil ostean, dagoeneko 150 baino gehiago dira antzeko egoeran, jai-eremuetan, mundu osoan hil diren pertsonak, 2000tik gaur arte.
2011ko urtarrilaren 16a: Hiru gazte hil ziren Budapesteko (Hungaria) diskoteka batean. Jende gehiegi zegoen diskotekan eta jende-olde baten ondorioz hil ziren.
2010eko uztailaren 24a: Bi gazte kataluniar eta beste 18 pertsona hil ziren Duisburgoko (Alemania) Love Parade jaialdian sartzeko tunelean, jende-oldearen ondorioz.
2010eko maiatzaren 2a: Guadalupen (Mexiko), kontzertu batean, bost pertsona hil ziren tiro hotsek eragindako jende-oldearen ondorioz.
2009ko maiatzaren 23a: 11 pertsona hil ziren Rabateko (Maroko) Hay Nahda estadioan, Abdelaziz Stati abeslariaren kontzertu batean.
2008ko otsailaren 10a: 10 pertsona hil ziren jende-olde baten ondorioz Bandungen (Indonesia), rock kontzertu batean.
2006ko abenduaren 20a: 10 gazte hil eta 50 zauritu ziren jende-olde baten ondorioz pop kontzertu batean, Pelonganen (Indonesia).
2006ko otsailaren 4a: 74 pertsona hil ziren jende-olde batean, Manilako PhilSport estadioan sartzen ahalegindu zirenean.
2002ko abenduaren 18a: Gutxienez lau pertsona hil ziren musika espiritual kontzertu batean, Goman (Kongo).
2002ko otsailaren 8a: 4 pertsona hil ziren Bresteko (Frantzia) dantzaleku bateko sarreran.
2001eko abenduaren 21a: 8 pertsona hil ziren Indigo diskotekan, Sofian (Bulgaria), sarreran sortu zen jende-olde baten ondorioz.
2000ko uztailaren 1a: 9 hildako, Danimarkako rock jaialdi batean izandako jende-oldearen ondorioz.