Itxi

Zentral nuklearra

Nuclenorrek Garoña ixteko dokumentazioa aurkeztu du

Erredakzioa

Ministro-aginduan ezarritako egutegiaren arabera, zentral nuklearra 2013ko uztailaren 6an itxiko da.

Garoñako (Burgos) zentral nuklearra. Argazkia: EFE

Nuclenor enpresak dokumentazioa aurkeztu du Segurtasun Nuklearreko Kontseiluan, Garoñako (Burgos) zentral nuklearra ixtea eskatzeko.

Orain, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko Zuzendaritza Teknikoak Nuclenorrek bidalitako informazioa aztertuko du, eta dagokion txostena aurkeztuko du Kontseiluko batzarraren aurrean, ondoren horrek txostena aztertu eta Espainiako Industria Ministeriora bidal dezan.

Ministro-aginduan ezarritako egutegiaren arabera (2009ko uztailaren 3an onartu zen), Garoñako zentral nuklearra 2013ko uztailaren 6an itxiko da.

Denbora honetan, Nuclenorrek ez du Garoñaren baimena luzatzeko helegiterik aurkeztu, horretarako PPren Gobernuaren onespena baldin badu ere; izan ere, Gobernuak 2019ra arte lan egiteko baimena eman zion enpresari, eskatutako baldintza guztiak betez gero.

Albisteak (2)