Ekimena
Kutxabank bezala jokatzeko eskatu diote gainontzeko bankuei
Erredakzioa
Kaleratzeak Stop plataformak ongi hartu du Kutxabankeko ekimena baina irtenbidea legearen erreformak ekarriko duela azpimarratu du.
Bizkaiko Kaleratzeak Stop plataformak Kutxabank eta Euskadiko Kutxa bezala jokatzeko eta hipoteka-betearazpenak aurrera ez eramateko eskatu die gainontzeko finantza-erakundeei. Hala ere, behin betirako irtenbidea legearen erreformak bakarrik ekarriko duela azpimarratu du.
Plataformak ongi hartu du Kutxabankeko ekimena baina benetako konponbidea legea aldatuta bakarrik lor daitekeela nabarmendu du.