Itxi

Neurriak

Etxegabetuek ez dute gainbalioaren zerga ordainduko Gipuzkoan

Erredakzioa

Aurrerantzean, hipoteka-betearazpena egiten duen finantza erakundeak ordainduko du gainbalioa.

Larraitz Ugarte. Argazkia: EITB

Etxetik kaleratutako lagunek etxearen balioa handitzeagatik sortutako gainbalioa ez ordaintzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga aldatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Etxetik kaleratutakoek zerga hori ordaintzea ekiditeko egin dute aldaketa, betiere, beste etxebizitza baten jabeak ez direnean eta lurzoruaren katastroko balioa handitzen den kasuetan.

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak eman du erabaki horren berri gaur goizean kazetarien aurrean egin duen agerraldian.

Ugartek azaldu duenez, etxearen balioa handituz gero gainbalioa ordaindu behar zuten etxetik kaleratutakoek (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren baitan), etxea galduta ere. Aurrerantzean, ordea, hipoteka-betearazpena egiten duen finantza erakundeak ordaindu beharko du gainbalio hori.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)