Your browser doesn't support HTML5 video.
Java uhartean (Indonesia)
Merapi sumendia, munduko aktiboenetarikoa, erupzioan sartu da
Kilometro eta erdiko laba ibaia botatzen ari da sumendia, eta hautsez eta keaz osatutako hodeiak. Momentuz ez dute herritarrak ebakuatzeko alertarik ezarri. Azken erupzio handia 2010ean izan zen: orduan 347 pertsona hil ziren, eta 400.000 inguru ebakuatu behar izan zituzten.