Your browser doesn't support HTML5 video.
Ekuador
Canal TC telebista kateari talde armatu batek egindako erasoa ikertzen ari zen fiskala hil dute Ekuadorren
Cesar Suarez fiskaltzatik irten zenean ezezagun talde batek jarraitu eta tiroz josi zuten bere autoaren barruan. Suarezek narkotrafikoarekin, terrorismoarekin eta antolatutako delinkuentziarekin lotutako kasuak zituen bere gain, eta duela gutxi poliziaren babesa eskatu zuen.