Your browser doesn't support HTML5 video.
Gatazka diplomatikoa
Ekuadorko Polizia Mexikoko enbaxadan sartu da, eta Jorge Glas presidenteorde ohia atxilotu du
Mexikoko Gobernuak Glasi asilo politikoa eman ondoren atxilotu dute. Hori dela eta, Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak harremanak hautsi ditu Ekuadorrekin. Espetxeratze agindua ezarri zioten Glasi, ustezko ustelkeria kasu batekin lotuta.