Your browser doesn't support HTML5 video.
Frantzia
Nizan zazpi pertsona hil dituen sutea nahita piztutakoa izan den ikertzen ari dira
Agintariek uste dute sutea hasi aurretik eraikinean sartu ziren hiru kaputxadunek eragindako sutea izan zela. Sua 02:30 aldera piztu da, zazpi solairuko eraikin bateko apartamentu batean. Une horretan hamar pertsona zeuden bertan.