Your browser doesn't support HTML5 video.
AEB
Sute batek 67.000 hektarea inguru kiskali ditu Kalifornia iparraldean, eta kontrolik gabe jarraitzen du
Asteazkenetik Kalifornian indarrean dagoen sutea nahita eragindakoa izan da, itxura guztien arabera. Pertsona bat atxilotu dute sutea eragin izana egotzita. Mila suhiltzaile baino gehiago ari dira lanean, baina aurrera egiten segitzen du. 3.500 herritarrek irten behar izan dute etxetik.