Your browser doesn't support HTML5 video.
INGURUMEN-HONDAMENDIA
91 portu itxi behar izan dituzte Perun, olatu erraldoiak eragin dituen ''ezohiko'' denborale baten ondorioz
Peru iparraldeko eta erdialdeko kostaldean olatu erraldoiak jasaten ari dira asteazkenetik. Denboraleak kalte handiak eragin ditu, eta asteazkenera arte ez da etenik espero. Olatuak Limako kostalderaino ere iritsi dira, eta uholdeak izan dira Callaoko portuko plaza nagusian.