Venezuela
Chavez 'izugarrizko indarrarekin' ikusi duela esan du Madurok
Erredakzioa
Venezuelako presidenteordearen hitzetan, herrialdeko presidentea “beti egon izan da herriaren eta Latinoamerikaren aloban” eta “ez ditu inoiz utziko”.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Nicolas Maduro Venezulako presidenteordeak TeleSur telebista-kateari eskainitako elkarrizketan esan duenez, Hugo Chavez presidentea "izugarrizko indarrarekin" ikusi du. Halaber, gaixotasunari "betiko sendotasunarekin" aurre egin diola gaineratu du.
"2012 urte hasieratik, Chavez presidenteak osasun egoera larriari egin behar izan dio aurre, eta betiko indarrarekin egin du, bere eta herriaren indarrean konfiantza izanez", adierazi du.
"Bi aukeratan ikusi ahal izan nuen, berarekin hitz egin, ebakuntza osteko prozesuaz jakitun da, eta, espresuki, herria beti jakinaren gainean egotea eskatu zigun, egoera oso larria izanda ere", nabarmendu du.
Horren haritik, Venezuelako herriari "txertoa jartzea" eskatu du, sare sozialetan eta oposizioaren kide diren komunikabideetan agintariaren osasunari buruz dauden "zurrumurruen eta gezurren" aurka.
"Herriari informatzen izango garela esan nahi diogu. Uneoro ematen egongo garen informazioan konfiantza izan ezazue. Fedea izan Jesusengan eta medikuengan, Chavezek bilakaera izaten jarraituko du, eta berandu baino lehenago, egoera zail honetatik irtengo da", azaldu du.
Halaber,herrialdeko presidentea "beti egon izan da herriaren eta Latinoamerikaren alboan" eta "ez ditu inoiz utziko", azpimarratu du.