Itxi

Kuban dago

Chavezek onera egin du, baina 'neurri bereziak' behar ditu

Erredakzioa

Arnasa hartzeko dituen arazoak direla eta "neurri bereziak" behar dituela berretsi du Komunikazio ministroak, baina konortea duela zehatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hugo Chavez Venezuelako presidenteak onera egin du, baina "neurri bereziak" behar ditu abenduaren 11an egin zioten ebakuntzaren ostetik arnasa hartzeko dituen arazoak direla eta.

"Ebakuntza egin ziotenetik, osasun egoera larria duen arren, eboluzioa ona izan da", esan du Komunikazio ministroak. Gainera, "presidenteak konortea du eta familiarekin eta talde politikoarekin komunikazioan dago", zehaztu du.

Kuban egin zioten abenduaren 11an minbiziaren aurkako ebakuntza eta aurreko ohar ofizialaren arabera, "egonkor" zegoen biriketako infekzio batek eragindako arnasa hartzeko arazoen ostean.

Albisteak (3)

Bideoak (1)