Venezuela
Capriles: 'Gobernua lotsagabeki ari da Chavezi buruz gezurrak esaten'
Erredakzioa
"Eskutitzak sinatu eta txisteak kontatu ahal baditu, ezin du herrialdearen aurrean agerraldirik egin?", galdetu du Venezuelako oposizioko buruak, "iseka egiten digute".
Henrique Capriles Venezuelako oposizioko buruak esan duenez, "Gobernua Hugo Chavez presidentearen osasun egoerari buruz ari da gezurrak esaten". "Eskutitzak sinatu eta txisteak kontatu ahal baditu, ezin du herrialdearen aurrean agerraldirik egin?", galdetu du ekitaldi politiko batean.
"Iseka egiten ari dira", azpimarratu du Caprilesek, izenik zehaztu gabe. "Hauei ez zaie interesatzen herrialdearen arazoak, ezta egunero bizi duen egoera", deitoratu du, "boterea mantentzea baino ez interesatzen zaie".
Chavezen mezua
Celac-EB Goi-Bilerara joan aurretik Nicolas Maduro Venezuelako presidenteordeak adierazi duenez, Txilera "Chavezen mezu zoragarria" eramango du. "Chavezen izpiritua eta pentsamendua, bere eskuz idatzita, daramagu Txilera", esan du Madurok. Joan den abenduko 10etik Kuban dago Chavez ospitaleratuta.