Itxi

Adituen misioa

Siriak arma kimikoak erabili dituen ikertuko du NBEk

Erredakzioa

Damaskoko erregimenak zein errebelde siriarrek arma kimikoak erabiltzeaz salatu diote batak besteari. Adituen misioak balizko hiru kasu ikertuko ditu.

Bachar Al Asad. Argazkia: Efe

Ban Ki-moon Nazio Batuetako Erakundeko idazkari nagusiak Siriako Gobernuarekin arma kimikoen inguruan lortutako akordioaren berri eman du. Akordio horri esker, Sirian arma kimikoak erabiltzen dituzten ikertuko dute NBEko adituek.

"Taldea gutxi barru joango da Siriara, eta, 14 egunez, mota horretako armak erabili diren ikertu ahalko du lekuan bertan. Dena den, eta bi aldeek horrela nahi izanez gero, epea luzatu ahalko da", iragarri du NBEko ordezkari batek komunikatu batean.

Banek "estimu handitan dauka" gobernu siriarrak erakutsitako prestutasuna, baina adituen misioak "ikerketa inpartzial eta independiente bat" egiteko helburua daukala gogorarazi du.

Balizko hiru kasu

Misioak arma kimikoak erabili diren balizko hiru gune ikertuko dite Sirian. Damaskoko iturrien arabera, horietako batean, Alepo probintziako Jan al Asal herrian, errebeldeek 26 pertsona hil zituzten.