Itxi

Gerra Sirian

Kerryk astebeteko epea eman dio Al Asadi, arma kimikoak entregatzeko

Erredakzioa

AEBek Siriako Erregimenari erasotzea saihesteko modu bakarra hori dela ohartarazi du Estatu idazkariak.

John Kerry AEBetako Estatu idazkaria. EFE

John Kerry AEBetako Estatu idazkariak astebeteko epea eman dio Bashar Al Asad Siriako presidenteari, arma kimiko guztiak entregatzeko. "Hori da AEBek erregimenari erasotzea saihesteko modu bakarra, baina nik uste dut ez dituela entregatuko", gaineratu du.

Kerry Londresen izan da gaur, William Hague Erresuma Batuko Atzerri ministroarekin batzartzeko.

Al Asadek abuztuaren 21ean Damaskon eraso kimikoa egin izana ukatu eta gero, aurkeztutako frogak "benetakoak" direla aldarrikatu nahi izan du Kerryk, bileraren ostean egindako prentsaurreko batean.

Horren ildotik, frogak Etxe Zuriaren webgunean 'zintzilikatu' dituztela gogorarazi du. Horietan, Al Asaden Erregimenak ikastetxeen aurka napalm suziriak jaurti dituela ikus daitekeela esan du Kerryk.

Albisteak (3)